Gipuzkoako Foru Aldundia

Kirolarte >> Kiroletan Kalitatea

Aurkezpena


KIROLARTE

AURKEZPENA

2010erako aurkezten dugun egitaraua nahitaez egokitu behar zaie gaurko gizartea igarotzen ari den garaiei, hau da, jasaten ari garen krisi ekonomikoaren eta badatozkigun gizarte aldaketen eraginpean dauden garai hauei.

Alde batetik, herri administrazioetako aurrekontu murrizketen ondorioz gastua ezinbestean gutxitzeak proposamenetan zuhur jokatzera behartzen gaitu, baita ere kirol sistema osoaren benetako beharrei ahalik eta ondoen egokituko zaizkien prestakuntza ekintzak proposatzera, bereziki azpimarratuz elkartze sistema, horretan antzematen baita premiarik handiena kudeaketaren gaurkotasuna eta eragimena lortzeko.

Beste alde batetik, kirol sisteman bertan antzematen diren eraldaketa nabariek gehiago prestatzera behartzen gaituzte, herritarren eskaera berriei egokitzeko. Eskaerek jatorri hauek dituzte: jarduera fisikoaren kultura berriak, beste balio batzuk errendimenduko kirolean, eta instalazioekin zerikusia duten beste kontzeptu batzuk, hala nola, erosotasuna, jarduera fisikorako sarbidearen unibertsalizazioa, ingurumenarekiko begirunea, etab.

Gainera, Lisboako Ituna 2009ko abenduaren 1etik aurrera indarrean sartzearen eraginez, eta horrek esan nahi du kirola Europar Batzordearen beste eskumen bat gehiago bezala agertzen dela, gure kirol sistemara transmititu beharko dugu eskumen horiek garatzeak, epe laburrean, epe erdian eta epe luzean berarekin ekar lezakeen guztia, bereziki, alderdi hauek: kirolean profesionalki aritzeko arauketak, instalazioei buruzko zuzentarauak, eta sistemaren antolamenduan ondorioren bat izan dezaketen beste kontu batzuk.   

Beraz, aurkezten dugun egitarau honekin, eskainiko diren jarduerak aipatu nahi ditugu, baina jardueren zerrenda ez da itxia, kontuan hartuko baititu sistemaren eskaerak, haien bideragarritasun ekonomikoak horretarako aukera ematen badu, betiere.

Gauzak horrela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentuak bere esku dituen baliabide material eta

giza baliabide guztiak jarriko ditu Gipuzkoako kirol sistemaren sektore guztietara iristeko, uste osoa baitu bere eragile guztien informazioa eta prestakuntza iraunkorra izango direla modurik onenak bere zerbitzua herritarrentzat eraginkor bihurtzeko.

               Donostia, 2010eko urtarrilaren 1a