Gipuzkoako Foru Aldundia

Kirolarte >> Kiroletan Kalitatea

Lege Oharra

"www.kirolarte.net" izeneko web-aren eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak Gipuzkoako Foru Aldundiak dauzka.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak bere buruari aitortzen dio, edozein unean eta aurretiaz ohartarazi gabe, web-ean dagoen informazioa edo haren konfigurazio zein itxuraren aldaketak eta eguneraketak egiteko ahalmena.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak ez du bermatzen, alde batetik, akatsik ez dela izango web-era sartzerakoan ezta honen edukian ere, eta, beste aldetik, eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu akats horiek saihesteko eta, horrela behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpondu edo eguneratzeko.

Bai web-erako sarrera, bai bertan dagoen informazioaren erabilera, erabiltzailearen ardurakoak izango dira. Aipatutako sartzeak edo informazio erabilerak sor dezakeen ondorio edo kaltearen inguruan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak ez du inolako erantzukizunik izango, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorioak diren egintza guztietan izan ezik.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak ez du bere gain hartzen web-ean aipatzen diren hirugarrenekin egindako estekaduren konexio edo edukietatik sor daitekeen inolako erantzukizunik.

Web honek duen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta baita ere Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuko jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek, aipatutako Kirol Zerbitzuari legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote eta, horrela badagokio, horren ondorioz diren erantzukizunetara.